2014/02/06

Eponimoen inguruan…

Zientzia munduan oso erabiliak izan dira betidanik “eponimoak”. Eta eponimo bat zer da? Medikuntzan, normalean, gaixotasun bat edota gorputzaren atal bat izendatzen duen pertsona baten izena, edota gauzak egiteko erak (teknikak, metodologiak) kasu gehienetan aurkitu, asmatu edota deskribatu duen pertsonarena.
Alzheimer, Parkinson, Broca eta Achúcarro

Aski ezagunak izango dituzue Alzheimer edota Parkinsonen gaixotasunak, beno ba gaixotasun horien izena, eponimo batetik datoz, lehenengo kasuan, Aloysius Alzheimer (1864-1915) psikiatra eta neurologo alemaniarraren omenez (bide batez, agian ez dakizue gure Nicolás Achúcarro bilbotarra, berarekin lan egin zuela eta estima handia ziola alemaniarrak bilbotarrari), eta bigarrenean, James Parkinson (1755-1824) mediku (soziologo, botaniko, geologo eta paleontologo) britainiarraren omenez.

Gure Nicolás Achúcarrok ere asmatu zuen burmuineko zuntzak tindatzeko era eta prozedura bat eta horri “Achucarroren Teknika” deritzo.

Achúcarro jaio zen urtean, 1880 urtean, Pierre Paul Broca (1824 – 1880) hil zen. Honi buruz ez dizuegu gehiegi kontatuko, oso artikulu interesgarria agertu bai da arestian berari buruz LinguaeNavarrorum blogean eta gainera, artikulu hori ere #KulturaZientifikoa Jaialdian ere parte hartzen duelako!

Baino Broca neurozientzialari ospetsua izatera ailegatu zenez, eta besteak beste euskara ere ikertu zuenez, blog honetan ere eskaini nahi genion tarte txiki bat, bere biografiaren inguruko datu batzuk emateko.

Pierre Paul Broca Bordeletik ordubete eskasera dagoen Sainte-Foy-la-Grande herrian jaio zen, orduko familia protestante eta ukandun batetan. Aita mediku eta kirurgialaria zuen, eta Pierre Paul gaztea berehala nabarmendu zen medikuntzarako gogoan eta trebezian.



Parisera joan eta patologia irakasle bihurtu, eta burmuinean fokatu zuen bere interesa, eta konkretuki zerebroak hizkuntza adierazteko gaitasuna, hizkuntzaren ekoizpena nolabait, nola eta non dituen. Horretarako hainbat kasu ezberdin aztertu zituen, eta bere garaiko beste ikertzaile batzuekin eztabaida sutsuak izan zituen, zientzian askotan gertatzen den bezala.

Oso bizitza bizia omen zeraman Broca Parisen. Hainbat zientzia elkartetan parte hartzen zuen, zientzia eztabaidetan oso aktibo izanik. Badirudi aneurisma batek jota hil omen zela Broca. Edozein kasuan, Frantzian pertsonaia oso famatua izatera ailegatu zen, eta bere izena Eiffel dorrean idatzita da, herri horretako beste izen famatu batzuen artean.

Brocaren euskararen ikerketari egin zizkion ekarpenen berri izateko, esan bezala, Gorka Lekarozek idatzitako artikulu interesgarria.
. . . . .
Egilea: Achucarro Outreach Manager

 

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 1. Jaialdian parte hartzen du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina